Sri Lanka
Larrialdi egoera ezarri dute Sri Lankan, Atzerri Ministroa hil ondoren
Sri Lankako kanpo harremanetarako ministro Lakshman Kadirgamar hil dute bart, tiroz, eta larrialdi egoera ezarri du gau hango lehendakari Chandrika Kumaratungak. Atentatua Tamilen Askapenerako Tigreek egin dutela uste dute segurtasun indarrek, baina talde horrek ukatu egin du hilketarekin inolako zerikusirik duenik.
Azken hiru urtetan indarrean dagoen su-etena kolokan jarri da. Sri Lankako kanpo harremanetarako ministroa tiroka hil ostean larrialdi egoera ezarri du hango lehendakariak, eta segurtasun indarrek Tamilen Askapenerako Tigreei egotzi die atentatua. Nolanahi ere, talde horrek esan du, beraiek ez dutela inolao zerikusirik atentatu horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu