ASTEKO KRONIKA

Larunbata

2005eko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Korsika: Borgu hirian Frantziako Administrazioak dituen albaitaritza zerbitzuen zuzendaritzako egoitzaren kontrako atentatua egin zuten.

 

astelehena





Herrialde Katalanak: Kataluniako Generalitateak katalanaren erabilera sustatzeko Dona corda al catala kanpaina hasi zuen, 1982. urtetik egindako garrantzitsuena. «Gizarteko arlo guztietara modu didaktiko, parte-hartzaile eta dibertigarrian iristea» da asmoa.

 

asteartea





Eskozia: SSP Eskoziako Alderdi Sozialistako buruzagi berria hautatzeko lehiara bi hautagai aurkeztu ziren: Colin Fox Eskoziako Legebiltzarreko diputatua eta alderdiaren politika koordinatzaile Alan McCombes. Tommy Sheridan Ðkargua utzi duÐ ordezkatzea da helburua. Otsailean alderdiak egingo duen konferentzian hautatuko dute buruzagi berria.

 

asteazkena





Flandes: Brusela-Hal-Vilvoorde hautes-barrutia zatitu edo ezerabakitzeko eratutako Belgikako Legebiltzarreko batzordea asteazkenean zen ebazpena ematekoa, baina otsailaren 23ra atzeratzea erabaki zuen. Flandestarrek zatiketa eskatzen dute.

 

osteguna





Herrialde Katalanak: Pasqual Maragall Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Convergencia i Unioko buru Artur Masek ez zituzten Kataluniako finantzaketaz eta estatutu berriaz dituzten tirabirak konpondu.

 

ostirala





Gales: All Wales Ethnic Minority Association gutxiengo etnikoen aldeko elkarteak salatu zuen Swansea hiriko (Abertawe)zinegotzi independente Alan Robinsonek iazko hauteskunde kanpainan erabilitako eskuorriak eta BNP Alderdi Nazional Britainiarra eskuin muturreko alderdiak lehenago erabilitakoak «berdin-berdinak» direla, «bai itxuraz, bai edukiz». Etorkinen kontrako esaldiak ageri zirela salatu zuen.

eskozia



 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.