MUNDUA

"Lasaitasunera" deitu du Txileko Gobernuak estatu kolpearen 40. urteurrenean

Gobernuak eta ezkerreko oposizioak banatuta oroituko dituzte duela lau hamarkadako gertakariak; gaur dira lau hamarkada Augusto Pinochet buru zuten militarrek estatu kolpea eman eta Salvador Allenderen gobernu demokratikoa eraitsi zutenetik.

2013ko irailaren 11
08:03
Entzun

"Jakitun gara kontuz ibiltzeko eguna dela. hala izan da historikoki, beraz herritarrei eskatzen diegu lasaitasunari eutsi diezaioten eta, liskarrik balego, Karabineroak garaiz iristeko lagun dezaten", esan du Txileko Barne eta Segurtasun Publikoko ministro Andres Chadwickek.

Karabinero kopurua bikoiztuko dute gaurko, "gaurko egunez txiletar guztiei lasaitasuna eta segurtasuna emateko". Chadwickek jakinarazi duenez, 224 zonalde arrisku berezikotzat jo dituzte, eta horiek zainduko dituzte bereziki poliziek.

Gobernuak eta oposizioak bakoitzak bere aldetik oroituko du Allenderen gobernua eraitsi zuen estatu kolpea. Moneda jauregian antolatu du ekitaldi bat  gobernuak, eta Memoriaren Museoan, berriz, oposizioak.

Irailak 11 zituen. Tankeek inguratua zuten Moneda jauregia, Errepublikaren presidentearen egoitza, Santiagon (Txile). 10:45ean, militarrek kontrolatzen ez zuten irrati bakarra erabiliz, azken mezua bidali zion Txileko presidente Salvador Allendek bere herriari: "Jarrai iezaiozue jakiteari, berandu baino askoz lehenago, zumardi handiak berriro irekiko direla, eta handik pasatuko dela gizaki librea, gizarte hobea eraikitzeko". Ordu laurden geroago hasi ziren jauregiari bonbaz erasotzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.