Lasaitasunez jokatzeko eskatu die Japoniak G8koei
Fukushimako krisiaren aurrean odol hotzez jokatzeko eskatu die Japoniako Atzerri ministroak G8ko kideei. Alemaniaren, Kanadaren, AEBen, Frantziaren, Italiaren, Erresuma Batuaren eta Errusiaren babesa eskertu du, era berean, eta japoniarren erantzuna duintzat jo izanagatik ere eskerrak eman ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu