Mundua

Laszlo Csatary nazi hungariarra hil da Budapesten, 98 urterekin

12.000 juduren deportazioan parte hartzea eta horiek jotzea leporatzen zioten. Epaiketa egiteko zain, 2012tik etxeko atxiloaldian zen.

2013ko abuztuaren 12a
16:12
Entzun

Jerusalemgo Simon Wiesenthal Zentroaren arabera, gaur egun Csatary zen bilatze agindua zuen kriminal nazi garrantzitsuena. 2012. urtetik etxeko atxiloaldian zegoen, Budapesten, The Sun egunkariak haren argazkiak argitaratu zituenetik. Haren abokatuak eman du heriotzaren berri.

Epaitzear ziren Hungarian eta Eslovakian. Eslovakian, udazkenean ziren epaiketa hastekoak. Txekoslovakia zen garaian, hiltzera zigortu zuten, Csatary ihesean zela, baina zigorra bizi guztiko espetxe zigorrera aldatu zuten gero. Budapesteko Fiskaltzaren arabera, 12.000 hungariar juduren deportazioetan parte hartu zuen; Auschwitzera bidali zituzten.

"Zigorrarekin jotzen zituen, inolako arrazoirik gabe, eta sexua, adina edo osasuna inporta izan gabe", dio haren kontrako akusazioak. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, ordea, ihes egitea lortu zuen, Txekoslovakiara lehenik eta Kanadara ondoren. Kanadan, herritartasuna kendu zioten 1997an, nor zen jakin zenean. Hungariara itzuli zen orduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.