Latakian sartu da Siriako armada, eta herritarrak ihesean doaz

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Siriako armadaren hogei bat tanke sartu ziren atzo Latakian; ipar-mendebaldeko hiri horretan 20.000 lagun inguru atera ziren kalera bezperan erregimenaren kontra protesta egitera. Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, tiroak entzun dira hirian, eta herritarrak ihesean doaz.

Damasko, Homs eta Halab hirietan ere protestak egin zituzten atzo, eta hiri horietan guztietan hildakoak izan ziren. Omar Edelbe Tokiko Batzordeen Koordinazioko bozeramailearen hitzetan, gutxienez zazpi lagun hil zituzten hiri horietan. Bezperan, berriz, gutxienez hemeretzi lagun hil zituzten Sirian. Jainkoaren aurrean baino ez gara belaunikatuko protesta egunera deitu zuten herritarrek ostiralerako.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.