Alemaniar soldaduen aurkako atentatu suizida egin dute gaur Afganistan iparraldean, Kunduz eskualdean, Frank Walter Steinmeier Alemaniako Gobernuko Atzerri ministroak Kabul hiriburua bisitatu duen egun berean, eta lau militar zauritu egin dira.
Soinean zeraman bonba lehertu du ekintzaren egileak, Mohamed Omar Kunduzko gobernadoreak jakinarazi duenez.
Alemaniak 700 soldadu dauzka eskualde hartan.
MunDUA
Lau alemaniar soldadu zauritu dituzte Afganistanen, Atzerri ministroak Kabul bisitatu duenean
Kunduz eskualdean izan da atentatu suizida, herrialdearen iparraldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu