mundua

Lau eguneko greba bertan behera utzi dute Brasilen

Rio de Janeiro estatuko poliziek eta suhiltzaileek deitu zuten grebara, lan baldintza hobeak eskatzeko. Inauteriak direla eta, ez dituzte protestak egingo.

2012ko otsailaren 14a
15:07
Entzun

Lau eguneko greba bertan behera uztea erabaki dute Brasilgo Rio de Janeiro estatuko suhiltzaileek eta poliziek, ostiralean inauteriak hasiko direla eta. Bi alderdiek lan baldintzak hobetzea eskatzen dituzte, eta gutxieneko soldata goititzea. Benevenuto Dalciolo suhiltzailea askatzea ere eskatzen dute; protestetan parte hartu ondoren atxilotu zuten Dalciolo.

Poliziaren eta suhiltzaileen sindikatuek bozketa bidez erabaki dute mobilizazioekin amaitzea.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.