Irakeko erresistentzia armatuak auto batean zihoazen lau emakumezko irakiar hil ditu gaur goizaldean Bagdaden. Atentatu horretan beste bost emakumezkoa larri zauritu dira. Polizia iturrien arabera, AEBetako gune militar batera lanera zihoazen hildako emakumezkoak.
Bestalde, atzo gaueko azken orduan, AEBetako bi soldadu hil zituen erresistentziak Bakuban, mortairuz egindako eraso batean. AEBetako iturriek jakitera eman dutenez, base militar baten aurkako erasoa izan da, eta hildakoez gain beste zenbait soldadu arin zauritu dira.
Halaber, Irakeko poliziak eta Espainiako armadako Plus Ultra brigada elkarlanean egiten ari ziren operazioan Gonzalo Perez Garcia Guardia Zibileko komandantea larri zauritu dute, buruan tiro bat emanda. Guardia zibila AEBetako ospital militar batean daukate, Bagdaden.
Irakeko okupazioaren ondorena
Lau emakumezko irakiar eta AEBetako bi soldadu hil ditu erresistentziak, eta Espainiako guardia zibil bat larri zauritu
Irakeko erresistentzia armatuak hainbat eraso egin ditu goizaldean, eta lau emakumezko irakiar eta AEBetako bi soldadu hil ditu. Halaber, Irakeko poliziak eta Espainiako armadako Plus Ultra brigada elkarlanean egiten ari ziren operazioan Gonzalo Perez Garcia Guardia Zibileko komandantea larri zauritu dute, buruan tiro bat emanda. Guardia zibila AEBetako ospital militar batean daukate, Bagdaden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu