6 eta 18 urte arteko adina zuten, eta hiru Baha Bahlusha PANen Poliziaren informazio zerbitzuetako buruzagiaren semeak ziren. Gazan gertatu da tiroketa, eskola baten ondoan, eta argitzeke dago tiroketa hasi duten milizianoak zein taldetakoak ziren. Gainera, zenbait iturriren arabera, tiroketaren ordez Bahlusharen semeen aurkako erasoa izna da.
Gertakari larria izan da gaur goizean Gazan: 6 eta 18 urte arteko lau mutiko tirokatuta hil dira, eskola baten ondoan. Beste bost lagun -pertsona nagusi bat eta lau neskatila- zauritu dira tiroketa berean.
Hildakoetatik hiru -6 eta 10 urte arteko hiru mutiko- PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Poliziaren informazio zerbitzuen buru Baha Bahlusharen semeak ziren. Laugarrena, Ahmed Al Habil eskola zihoan 18 urteko gaztetxo bat.
Gertakari horien inguruko informazioak nahasiak dira. Iturri batzuen arabera, PANen menpeko segurtasun indarren eta miliziano palestinarren artean tiroketa piztu da, eta erdi-erdian harrapatu ditu hildako eta zaurituak. Beste iturri batzuen arabera, ordea, milizianoen helburua Bahlusharen semeak hiltzea zen, eta propio haien kontra egindako erasoa izan da.
Hala balitz, inork ez du oraindik bere gain hartu erasoa. Dena den, gertakari horren oinarrian Al Fataren eta Hamasen arteko borrokak daudela iritzi diote iturri guztiek.
Ekialde Hurbila
Lau eskola-ikasle palestinar hil dira PANeko Poliziaren eta milizianoen arteko tiroketa batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu