Abuztuaren 13an hil zuten Kevin McGuigan Irlandako Armada Errepublikanoko kide ohia; maiatzaren 5ean, berriz, Gerard Davison IRAko kide ohia hil zuten Belfast hegoaldean; hura ere, tiroz. Polizia ikertzen ari da ea bi hilketek loturarik duten. Familiak IRAn McGuiganen kide izandakoak jo ditu hilketaren erantzule.
Ikerketa horren harira, 53, 44, 41 eta 39 urteko lau gizonezko atxilotu zituen Ipar Irlandako Poliziak asteartean. Halaber, bi arma topatu ditu, eta horiek aztertzen ari dira.
Egun berean egin zuten McGuiganen aldeko hileta Short Stranden, ehunka lagun bertan zirela. Polizia ugariren zaintzapean egin zuten St Matthew elizarainoko bidea.