Dozenatik gora leherketa izan dira bart Thailandiako bost hiri handitan, turismo eta hondartza guneetatik hurbil. Poliziaren arabera, lau hildako eta hogeita hamarretik gora zauritu eragin dituzte leherketek. Larri daude horietako asko, eta ospitaleratu egin behar izan dituzte.
Hua Hin hirian izan dira leherketa gehienak, Bangkok hiriburutik 200 kilometrora, eta bi lagun hil dira. Pertsona bat hil da herrialdearen hegoaldeko Surat Thani hiriko leherketan, eta beste bat Trang-eko leherketan. Segurtasun neurriak indartu dituzte aireportu eta turismo lekuetan. Zer gertatu den ikertzen ari da Polizia; baztertu egin dute erasoek "terrorismoarekin" loturarik izatea. "Sabotaje saiakera" izan daiteekela azaldu dute.