Lau irakiar kazetari hil dituzte gaur Kirkuk hirian, tiroz. Lau kazetariak erreportai bat egiten ari ziren atentatua izan dutenean. Hildakoen artean, Raad Motachar dago, Al Raad komunikazio enpresaren presidentea. Halaber, Kirkukeko idazleen elkarteko burua da, eta hainbat egunkaritako erredaktoreburu izana da.
Bagdad hiriburuaren iparraldetik 240 kilometrora dago Kirkuk.
Irakeko Kazetarien Sindikatuaren arabera, duela lau urte herrialdearen okupazioa hasi zenetik bere elkarteko 170 kide hil dira.
Irak
Lau irakiar kazetari hil dituzte, tiroz
Atentatua izan dutenean, erreportai bat egiten ari ziren Kirkuken.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu