Ipar Irlandako Poliziak lau lagun atxilotu ditu Derryn, auto batean etxean egindako bonba bat aurkitu ondotik. Errepide batean geratu dute autoa, Creggan eremuan, eta orduan topatu dute lehergailua, polizia iturriek esan dutenez. Han inguruko bizilagun asko etxetik aterarazi dituzte badaezpada. Erresuma Batuko armadako kideek indargabetu dute bonba.
Atxilotutakoak gizonezkoak dira, 40-49 urte artekoak. Poliziak esan du IRAko disidenteei buruzko ikerketa baten ostean egin duela operazioa.
Gaur Belfasten izango da Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkaria, Ipar Irlandako bake prozesua aztertzeko.