Irakeko inbasioa hasi zenetik, ohikoak izan dira erresistentziaren ekintzak Babelen. Esaterako, iragan asteazkenean hamahiru lagun hil ziren Irakeko poliziaren aurka izandako atentatu batean.
Mahaueelen izandako leherketaren ostean, beste leherketa indartsu bat entzun ahal izan da Bagdad mendebaldean. Oraindik ez da argitu leherketak hildakorik eragin duen.
Irak
Lau lagun hil dira Bagdad hegoaldean izandako leherketa batean
Gutxienez lau lagun hil dira Bagdad hegoaldean kokatuta dagoen Mahaueel herrian izandako leherketa baten ondorioz. Zauritutako lagunak, berriz, hogeitik gora dira. Leherketa herriko gasolindegian izan da, Irakeko segurtasun indarrek duten kontrol gunetik gertu. Lehen iturrien arabera, bonba auto batek eragin du leherketa. Mahaueel Irakeko erresistentziaren gunerik indartsuenetakoa da; Babel probintzian kokatuta dago, Hila hiritik gertu eta Bagdadetik 65 kilometrotara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu