Mexiko

Lau lagun hil dira Oaxacan poliziarekin liskarretan, bi adingabekoak

Giza eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez, Mexikoko Polizia Federalak Oaxaca hiria indarrez hartu duenetik gutxienez lau lagun hil dira borroketan, eta haietako bi adingabekoak dira. Iturri ofizialek, ordea, ordena itzuli dutela nabarmendu, eta hildako bakarra izan dela onartzen dute.

2006ko urriaren 30a
10:41
Entzun
Gizarte mugimenduen bost hilabeteko errebolta amaiarazteko Polizia Federalari Oaxaca hirian sartzeko agindua eman zion larunbatean Vicente Fox Mexikoko presidenteak. Liskarrak izan dira APPO Oaxacako Herriaren Batzar Herritarraren jarraitzaileen eta segurtasun indarren artean, eta, giza eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez gutxienez lau lagun hil dira Poliziaren indarkeriaren ondorioz. Horietako bi adingabekoak lirateke: barrikada baten zeuden 12 eta 15 urteko bi gazte. Halaber, erizain bat eta irakasle bat hil direla agertu dute.

Mexikoko Gobernuko iturriek, berriz, bost hilabeteren ondoren Oaxacara ordena itzularazi dutela azpimarratu dute. Liskarretan hildako bakarra izan dela onartzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.