Lau lagun hil dira Pakistanen, AEBen kontsuletxearen aurkako erasoan

Atentatu suizida izan da, Peshawarren, eta hemeretzi lagun zauritu dira; erasoa inork ez du hartu bere gain

Erredakzioa
2012ko irailaren 4a
00:00
Entzun
AEBen kontsuletxe bateko langileen aurka egindako eraso suizida batean, lau lagun hil dira Pakistanen, Peshawar hirian. Atentatu horretan beste hemeretzi lagun ere zauritu dira. Zaurituen artean kontsuletxeko lau langile daude; bi AEBetako herritarrak dira, eta beste biak, Pakistangoak bertakoak. Erasoa inork ez du hartu bere gain.

AEBetako enbaxadak jakinarazi duenez, erasoa kontsuletxeaaren eta UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak Peshawarren duen egoitzaren artean gertatu zen, atzo goizean. Erasotzaileak lehergailuz betetako auto batekin kontsuletxeko langileak zihoazen autoaren kontra jo zuen, eta, ondorioz, inguruan zebiltzan lau pertsona hil egin ziren.

Hasieran Pakistango Gobernuaren ordezkariak lau langileak hil egin zirela adierazi zuen, baina AEBetako enbaxadak gezurtatu egin du informazio hori: «Medikuen tratamendua jasotzen ari dira», adierazi du ohar batean.Hilary Clinton AEBetako estatu idazkariak gaitzetsi egin du kontsuletxeko langileen aurkako erasoa: «Guztiak azkar osatzea espero dut. Ekintzaren koldarkeria salatzen dugu, mundu guztian hildako asko utzi dituzten atentatu suizida guztiak».

Peshawar hiria Pakistango ipar-ekialdean dago, eta eraso ugari gertatzen dira eskualde horretan. Izan ere, talibanen baseak dituzte bertan, eta armadak eta Poliziak ez dute lortu oraindik eremu hori kontrolpean edukitzea.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.