Irakeko okupazioaren ondorena
Lau lagun hil eta hogeitik gora zauritu dira Kurdistango Barne Ministeritzaren egoitzatik gertu izan den atentatu suizidan
Lau lagun hil eta hogeitik gora zauritu dira Kurdistango Barne Ministeritzaren egoitzatik gertu gaur goizean gertatu den atentatu suizidan, polizia iturriek eta lekukoek diotenez. Ekintzailea bera eta eraikinaren bi zaintzaile daude hildakoen artean eta inguruko beste etxe batzuetako lehioak ere txiki-txiki egindako gelditu dira. Irbil hiria Bagdadetik 500 kilometrora dago eta PDK Alderdi Demokratiko Kurduaren milizien kontrolpean dago. Alderdi horretako buru Masud Barzani Irakeko Gobernu Kontseilua osatzen duten 25 kideetako bat da.
Kurdistan irakiarrean atentatu ugari gertatu dira Saddan Hussein presidente ohia gobernutik kendu zutenean, batik bat, AEBetako tropen eta haien laguntzaile irakiarren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu