Lau maputxek 44 egun egin dituzte gose greban
SANTIAGO. Gose greban 44. eguna beteta, lau militante maputxe ospitalera eraman behar izan dituzte Txile hegoaldeko espetxe batetik, haien osasuna larria baita. Bederatzi eta hamahiru kilo bitartean galdu dituzte. Santiagon beste ehun maputxe inguruk manifestazioa egin dute elkartasuna adierazteko. Istiluak izan dira bertan, eta gutxienez hamar lagun atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu