Lau meatzari zauritu ditu Poliziak Hegoafrikan
PRETORIA. Johannesburgo hego-ekialdeko Gold One urre meatzean protestan ari ziren lau langile zauritu ditu Hegoafrikako Poliziak gomazko pilotekin. Protestan ari ziren meatzariak ekainean kaleratu zituzten, soldatak igotzeko eskatuz greba egin zutelako, eta lanera itzuli nahi dute orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu