immigrazioa

Lau mila lagunetik gora erreskatatu dituzte Mediterraneoan

Italiako kostazainek hamazazpi hilotz atera dituzte itsasotik.

Erreskataturiko migratzaileak Italiako kostara iristen. EFE
2015eko maiatzaren 30a
16:47
Entzun

Hogeita lau orduren buruan 4.243 migratzaile erreskatatu dituzte Italiako kostazainek Sizialiako kanalean. Bizirik irtetea lortu duten migratzaileekin batera, bidean zendu diren hamazazpiren gorpuak ere jaso dituzte. 

Bederatzi itsasontzi eta hamahiru txalupa pneumatikotan zihoazen migratzaileak Afrikatik Italiarantz.

Maiatz hasieran berrogei lagun ito ziren toki berean. Orduko hartan, 1.500 etorkin erreskatatu zituzten. Maiatzeko lehen asteburuan ia 7.000 etorkin heldu ziren Libiatik Italiara.

Europako Batasunak itsasoko misio bat abiatzea adostu berri du, migratzaileak Mediterraneotik Europara daramatzaten "trafikatzaile sareak" suntsitzeko. Azken hilabeteotako "migrazio krisiari" aurre egiteko plana dela azaldu zuten. Urte hasieraz geroztik, 1.800 pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoan itota, Europara eraman behar zituzten txalupek hondoa jota. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.