EKIALDE HURBILA

Lau palestinar hil dira Israelgo Armadak Gazan egindako aire erasoan

Erredakzioa
2005eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Lau palestinar hil zituen atzo Israelgo Armadak, Gazan egindako aire erasoan. Tel Aviveko iturrien arabera, Erresistentziarako Herri Batzordeetako kideak ziren hildakoak eta lehergailuak zeramatzaten autoan. Autotik gertu zeuden beste bost palestinar ere zauritu ziren. Lekukoen arabera, piloturik gabeko aireko batetik jaurti zituzten bonbak.

PAN Palestinako Aginte Nazionalak gogor salatu zuen erasoa. «Su-etena lortzeko negoziazioak boikotatzea izan du helburu palestinar herriaren aurkako krimen izugarri horrek», adierazi zuen PANeko eledun Nabil Abu Rudainak. Al Aksako Martirien Brigadak, Al Fataren adar armatuak, militanteen heriotza mendekatuko duela ohartarazi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.