Mundua

Lau pertsona hil dira Iraken, hiru bonba-auto lehertuta

2011ko otsailaren 9a
10:22
Entzun
Gaur goizean lau pertsona hil eta hogei zauritu dira gutxienez Iraken, Kirkuk hirian, hiru bonba-auto lehertu direnean. Segurtasun zerbitzuen arabera, poliziak hiltzea zuten helburu lehen bi bonbek, eta hirugarrena segurtasun eraikin baten kanpoaldean lehertu dute. Bi polizia daude hildakoen artean.

Denbora gutxiko tartearekin lehertu ziren hiruak, eta alerta piztu dute, bonba-auto gehiago egon daitezkelakoan. "Inguruak arakatu ditu, zaurituak ospitalera eraman ditugu, eta kontrolak areagotu ditugu", esan du segurtasun zerbitzuetako agente batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.