FLORIDA

Lau pertsona hil dira Miamiko eraikina hondoratzean, eta 159 pertsona desagertuta daude

Hamabi pisu zituen eraikinak, eta ostiral goizaldean lurreratu zen. Floridan alarma egoera ezarri dute.

Irudian, hondoratu den eraikina. MIAMIKO SUHILTZAILEAK
2021eko ekainaren 25a
08:30
Entzun

Hamabi pisuko eraikin bat lurreratu da Floridan, Miami hirian. Hasiera batean hildako bat zegoela adierazi zuten arren, laura igo da kopurua. Erreskate lanetan dabiltza oraindik. Daniella Levine hiriko alkateak adierazi duenez, 102 pertsona egoera onean aurkitu dituzte, baina beste 159 pertsonak desagertuta jarraitzen dute oraindik. 35 bizilagun erreskatatu dituzte hondakinen artetik, eta momentuz hamar dira zaurituak. Goizeko 01:30ak ziren eraikina hondoratu denean, eta beraz, bizilagun gehienak lo zeuden ordurako. 55 etxebizitza zeuden eraikinean.

Baieztatu dutenez, Paraguaiko sei pertsona zeuden eraikinean, beste sei kolonbiar eta hamar argentinar. Argentinarretako bat erreskatatu ahal izan dute. Floridan alarma egoera ezarri dute, eta modu horretan, laguntza federala baliatu ahal izango dute erreskateetarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.