Gutxienez lau hildako eragin dituzte Turkian gertatutako uholdeek. Eguraldi txarrak euri jasa handiak, eta lurren mugimenduak eragin ditu. Anatoliako probintzian lau pertsona hil dira. Trabzon hirian gertatutako uholdeek lur mugimenduak sortarazi dituzte, eta Ulukamiko herrian eragina izan dute. Kaltetuak euren etxeetan zeuden, eta eraikuntza gainera erori zaie.
Laugarren biktima 56 urteko emakume bat da. Emine Tasci du izena, eta Rize hirian hil da. Dirudienez, bertako errekak zekarren indarrak arrastaka eraman du andrea, eta itota hil da.
Hondakinak kentzeko tresneria ugari dabil lanean inguruetan, eta helikoptero bat lurraldearen gainetik hegan dabil kalteak aztertzeko. Uholdeek zubien erorketak, errepideen mozketak eta argindarraren etenak eragin dituela adierazi du Faruk Nafiz Ozak Turkiako Etxebizitza eta Harreman Publikoetako ministroak.
Uholdeak
Lau pertsona hil dira Turkian uholdeen eraginez
Gutxienez lau pertsona hil dira Turkiako iparraldean, Anatoliako probintzian, euri jasa handien eta lur mugimenduen eraginez. Anatoliako agentziak adierazi duenez, lau hildakoetatik hiru etxea gainera etorri zaielako hil dira. Laugarren biktima Emine Tasci da, 56 urteko emakumezkoa. Hau errekak zekarren indarrak eraman du, eta itota hil da Rize hiriran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu