Frantzia

Lau polizia hil ditu prefeturako langile batek Parisen

Bulegoan hasi du erasoa, labanarekin. Erasotzailea ere hil egin dute.

Prefeturaren inguruak, erasoaren ostean. IAN LANGSDON, EFE
2019ko urriaren 3a
09:05
Entzun

Funtzionarioa zen erasotzailea bera ere, eta Poliziaren Prefeturan egiten zuen lan, Parisen. Oraindik jakinarazi ez diren arrazoiengatik, labana bat hartu eta erasoari ekin dio, bulegoan bertan. Handik atera, eta erasoan jarraitu du, harik eta poliziek bera hil duten arte. Arma automatiko bat baliatu dute horretarako.

Erasotzaileak zeramikazko labana bat erabili du, eta bakarrik egin du erasoa. 13:00ak aldean izan da, eta une horretan jarduera handia zegoen prefeturan. Kanpora atera dute erasoarekin loturarik ez zuen oro. Gainera, inguruko bideak-eta itxi egin dituzte, eta nahastea sortu da hirian.

Ez dute azaldu erasoaren arrazoia zein den, baina uste dute prefetura barneko arazoren bat izango dela. Alliance Police Nationale sindikatuko bozeramaile Loïc Traversek azaldu duenez, erasoa egin duenak 20 urte zeramatzan lanean. Baztertu egin dute atentatu bat izan izana.

Prefeturan izan dira Emmanuel Macron presidentea eta Christophe Castaner Barne ministroa. «Paris negarrez ari da bereen alde», esan du Macronek. Eta, bere zein paristar guztien izenean, doluminak eman dizkie hildakoen familiako eta gertukoei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.