Espainia

Lau presidenteorde izango ditu Espainiako gobernu berriak

Espainiako Gobernuko iturriek berretsi dutenez, Pablo Iglesiasen taldeak arlo hauek kudeatuko ditu: berdintasuna, lana, unibertsitateak, kontsumoa eta eskubide sozialak.

Pablo Iglesias, asteartean, Espainiako Kongresuan. MARISCAL, EFE
2020ko urtarrilaren 9a
13:23
Entzun

Datozen egunetan jakingo da nortzuk izango diren Espainiako gobernu berriko kideak, baina Alderdi Sozialistak dagoeneko aurreratu ditu haietako batzuk. Berretsi dituztenen izendapenen artean dago Pablo Iglesiasena. Unidas Podemoseko idazkari nagusia izango da Pedro Sanchez buru duen gobernuko presidenteordeetako bat. Haren ardurapean geratuko dira eskubide sozialak eta 2030 Agenda deritzona. Harrez gain, beste hiru presidenteorde izango dira: Nadia Calviño, Carmen Calvo eta Teresa Ribera. Azken horren ardura izango dira klima larrialdia eta ingurumena.

Iglesiasez gain, UPko beste lau kide ere izango dira koalizio gobernuan: Berdintasun ministro izango da Irene Montero; Lan ministro Yolanda Diaz; Unibertsitate ministro Manuel Castells; eta Kontsumo ministro Alberto Garzon.

Sanchez eta Torraren arteko bilera

Gaur goizean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Torrak zazpi minutuko elkarrizketa izan dute. Madrilgo iturriek zabaldu dutenez, Espainiako Gobernua osatu ostean biltzea adostu dute bi aldeek, eta buruzagi sozialistak "elkarrizketarako borondatea" agertu dio Generalitateko buruari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.