Lau soldadu eta 17 zibil hil dituzte Afganistanen
KABUL. ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarrek jakinarazi dute Afganistango soldadu batek NATOko bi militar hil dituela tiroz. Bestalde, AEBetako beste bi soldadu hil dituzte talibanek. Horretaz gain, talibanek hamazazpi herritarri burua moztu dietela salatu dute agintariek. Iturri ofizialen arabera, «gobernuarekin lotura izateagatik» hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu