Mundua

Lau turkiar soldadu hil dira PKKrekin izandako borroketan

2007ko azaroaren 13a
14:27
Entzun
Turkiako armadaren lau soldadu hil dira gaur Kurdistango Alderdi Langilearen (PKK) gerrillariekin Gabar mendian izandako borroketan, NTV telebista kateak esan duenez. Turkiaren hego-ekialdean dago Gabar, Sirnak eskualdean, eta Turkiak inguru haietan bost mila soldadu dauzka.

Lau hildakoetatik bat tenientea da eta beste hiru soldadu arruntak.

Gaurko borroka horiez gain, Turkiako armadaren bi hegazkinek eta helikopteroek Iraken menpeko Kurdistango hainbat herri bonbardatu dituzte gaur, berri agentziek kontatu dutenez, PKKren gerrillariak zeudelakoan. Albistea ez dute baieztatu Turkiako armadak eta PKK-k.

Bonbardatu dituzten herriak Turkiaren mugatik gertu daude, eta aurrez jendez hustu dituzte bertakoek. Berri agentziek esan dutenez, ez dago hildakorik.

NTVren arabera, Turkiak eta Ameriketako Estatu Batuek (AEB) PKKz elkarri informazioa pasatzeko akordioa lortu berri dute, eta gaurko bonbardaketak izan daitezke hitzarmen horren lehen emaitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.