Lau ume eta polizia bat hil dituzte gaur Afganistanen, Kandahar hiriko atentatu suizida batean, bertako iturri ofizial batek esan duenez. Beste hamahiru lagun zaurituta daude; haien artean, sei haur. Erasoaren egilea ere hil egin da.
Poliziaren kontrol postu baten ondoan egin dute atentatua. "Erasoaren egilea bizikleta batean zihoan eta haren helburua Poliziaren kuartel bat zen", adierazi du eskualdeko bozeramaile batek.
Arratsaldean Kandaharren bertan beste atentatu suizida batean sei lagun zendu dira: hiru zibil eta hiru polizia.
Afganistan hegoaldean dago Kandahar.