mundua

Lau urteko mutiko bat hil du Israelek Gazan

Futbol zelai baten ondora botatako misil batek hil du haurra, Abasanen.

2012ko ekainaren 23a
16:34
Entzun

Israelgo armadak lau urteko mutiko bat hil du gaur goizean Gazan (Palestina), hegazkinekin eraso batzuk eginda, Gazako Osasun Ministerioak esan duenez. Beste sei zibil zaurituta daude; horien artean da haurraren aita.

Abasan eta Rafa herriei egin die eraso Israelek. Futbol zelai baten ondora botatako misil batek hil du umea, Abasanen. Gazako hiriburua ere jo dute, baina han ez da zauriturik gertatu.

Israelgo armadak esan du "zurrumurru faltsuak" direla horiek guztiak. Ez du baieztatu erasoak egin dituenik.

Hamas Gazako erakundearen arabera, Israelek astelehenean eraso sortari ekin zionetik hamabi palestinar hil dira horiengatik: zazpi ekintzaile eta bost zibil —horien artean bi haur; gaurkoa bat—. Aldi berean, palestinarrek 145 suziri bota dituzte Israelera eta zibil bat larri zauritu dute, Israelgo osasun iturriek jakinarazi dutenez.

Gaur 21 pertsona zauritu dira Gazan, palestinarren eta Israelgo armadaren liskarretan. Hogei zauritu palestinarrak dira eta bat israeldar soldadua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.