MUNDUA
Lau urteren ostean, legebiltzarrean hitz egin du Fidel Castrok
AEBak Irani edo Ipar Koreari erasotzen badie gerra nukleara pizteko arriskua dagoela adierazi du Fidel Castrok gaur Habanako Legebiltzarrean. Gaixotasun baten ondorioz orain lau urte Kubako buruzagitza utzi zuenetik ez zuen agerraldi politikorik egin, eta horregatik, txalo artean hartu dute parlamentuan. Hamabost minutuko hitzaldia egin du.
Txalo artean hartu dute Habanako Legebiltzarreko 600 parlamentariek Fidel Castro. Orain lau urte, osasun arazoen ondorioz Kubako buruzagitza utzi zuenetik egin duen aurreneko agerraldi politikoa izan da, gerra nuklear baten arriskuaz ohartarazteko egindakoa. Castrok adierazi du AEBek Irani edo Ipar Koreari erasotzen badio, gerra nuklear arrisku handia egongo dela, eta hori ekiditearen ardura nazioarteari dagokiola: "Obama denon artean konbentzitzen badugu, ez du erasorik egingo".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu