afganistan

Lau zibil eta Turkiako hamabi militar hil dira Kabulen, helikoptero baten istripuan

2012ko martxoaren 16a
12:54
Entzun

Gutxienez, lau zibil eta Turkiako hamabi militar hil dira gaur Kabulen, helikoptero baten istripuan, hiriburuko Poliziak esan duenez. Etxe baten aurka jo du helikopteroak, Bagrami auzoan. Ustez, arazo teknikoak izan ditu; Turkiak, behintzat, baztertu egin du ekintzaileen eraso baten ondorioz izan dela gertaera.

Helikopteroan zihoazen militar guztiak zendu dira. Hildako zibilak etxean zeuden, eta haien artean bi emakume eta bi haur daude. 

Turkiako armadak baieztatu du hildako soldaduak hamabi direla, baina oraindik ez dute zehaztu zenbat diren hildako zibilak.

Turkiak 1.800 soldadu dauzka Afganistanen, gehienak Kabulen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.