Laugarren erreaktorea kezka iturri da Japonian
TOKIO. Fukushimako zentral nuklearreko laugarren erreaktoreko hainbat erregai barra hondatuta daudela jakinarazi dute. Erreaktorearen inguruan, erradiazio maila ohikoa baino 100.000 aldiz handiagoa da. Bestalde, martxoaren 11ko bederatzi graduko lurrikaraz geroztik, 4,5 gradu baino gehiagoko mila lurrikara jasan dituzte Japonian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu