Erresuma Batuko presidente David Cameronek Gobernuaren Krisi Kabinetearekin bilera egin ostean emandako prentsaurrekoan esan du liskarrak baretzeko "aurkaerasorako" prest dagoela iragarri du. Argi utzi du "egin beharreko guztia" egingo dutela eta "polizia taktika guztiak" babestuko dituztela; lan horretarako, ur kanoiak erabiltzeko baimena eman du.
Polizia atzo Birmingham-en auto batek harrapatuta hil ziren hiru gizonen heriotza ikertzen ari da, arrazoi bila.
Cameronek adierazi du "kale indarkeria uholde honek" Erresuma Batuaren onena eta txarrena erakutsi duela, liskarrak eragiten dituzten "gaizkile" eta horien aurka ari diren polziei erreferentzia eginez. "Ez dugu onartuko beldurraren kultura gure kaleetan nagusitzen", esan du lehen ministroak; "erantzun bat behar genuen, eta irmotasunez eman dugu erantzuna", gehitu du.
Bihar Parlamentua bilduko da, oporraldian etenaldi bat eginez, egoera aztertzeko.
Aurreko egunekin alderatuta, gaurkoa gau lasaiagoa izan dute Londresen; David Cameron Erresuma Batuko presidenteak atzo agindu bezala, 16.000 poliziak zaindu dituzte hiriburuko kaleak. Istiluek, ordea, ez dute etenik izan, eta beste hiri batzuetara zabaldu dira: Manchester, Birmingham, Wolverhampton, Salford eta West Bromwichera, besteak beste.
Istilurik jedetsuenak Manchesterren izan dira. Poliziaren datuen arabera, 2.000 lagun inguruk hartu dute parte liskarretan. Hiriaren kale nagusienetako batean gertatu ziren: hainbat lokali su eman zieten, eta merkataritza gune batera sartu ziren bertako dendetan lapurretak egitera.
The Guardian-ek emandako datuen arabera, 1.335 pertsona atxilotu dituzte istiluak hasi zirenetik.
Larunbatean Londresen hasi ziren liskarrak, Tottenham auzoan. Poliziak aurreko egunetan gazte bat tiroka hil zuela salatzeko protesta egin zuten hainbat eta hainbat herritarrek orduan, baina "gehiegizko bortizkeria" izan zen azkenerako, Poliziak esan zuenez. Atzo istiluak hasi zirenetik lehenego pertsona hil zen: 26 urteko mutil bat.
#riotcleanup, txikizioak txukuntzeko herritar taldeak
Bart gauean herritar taldeak ikus zitezkeen hirietako kaleak zaintzen, Poliziarekin batera. Herritarrek liskarren arazoan esku hartzeko erabakia hartu dute, beraz, ez ordea negozioen defentsarako soilik, baita hirien txukunketa lanetarako ere. Liskarrek eragindako txikizioak txukuntzeko asmoz, auzolanean antolatzen hasi dira herritarrak, horretarako webgune bat eta Twitterren #riotcleanup hashtag-a ere sortu dutelarik.
Webguneak garbiketa lanetan aritzeko gomendioak ematen ditu, zein material hartzea komeni den edo zer-nolako jarrera eduki behar den, esate baterako. Horretaz gain, jadanik antolatuta dauden garbitze taldeak aipatzen ditu, eta beste bat sortzeko aukera eskaintzen du.
CNN kateak txikizioen ondorioak argazkietara ekarri ditu konparaketa argigarri batean.