Frantzia

Le Penek "abstentzio masiboa" eskatu du bigarren itzulirako

FNko buruaren ustez, "zentzurik gabekoa" litzateke Sarkozyren alde egitea eta "arriskutsua" Royali bozkatzea. Le Penek 3,8 milioi boto lortu zituen Frantziako Presidentetzarako lehen itzulian, bozen %10,44.

2007ko maiatzaren 1a
13:01
Entzun
Jean Marie Le Pen FNko buruzagiak Frantziako Presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulirako zer esango zeuden asko eta asko, lehen itzulian botoen %10,44 lortu zuelako, 3,8 milioi boto; laugarren geratu zen presidentegaien artean. Esan du zer egin behar duten FNkoek: "abstentzio masiboa" egiteko eskatu die bere jarraitzaileei, eta "mendekua" har dezatela ekainean Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeetan, "funtsezkoak" direlako.

FNko buruzagi eskuin muturrekoaren ustez, "zentzurik gabekoa" litzateke bigarren itzulian Nicolas Sarkozy UMPko hautagai eskuindarraren ((%31,18 lehen itzulian) alde bozkatzea eta "arriskutsua" Segolene Royal PSko sozialistaren (%25,87) alde egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.