Frantzia

Le Penek lortu ditu 500 hautetsiren sinadurak hauteskundeetara aurkezteko

2007ko martxoaren 14a
14:45
Entzun
Jean-Marie Le Pen Fronte Nazionaleko (FN) buruak lortu ditu Frantziako Presidentetzarako apirileko hauteskundeetara aurkezteko 500 sinadura, eta gaur arratsaldean joango da Le Pen bera Kontseilu Konstituzionalera horiek aurkeztera.

Etzi bukatuko da hautagaitzak aurkezteko epea eta, horretarako, beharrezkoa da Frantziako Estatuko 500 hautetsi gorenen babes sinadura biltzea. Askok ez dute baldintza hori beteko. Sinadura hautetsi batzuek baino ez dezakete eman: alkateak, hiri edo herri elkargoetako presidenteak, diputatuak, senatariak, kontseilari nagusiak eta eskualde kontseilariak. Sinadura horiek, gainera, beste baldintza bat bete behar dute: Frantziako 30 departamenduetako hautetsien sinadurak behar dute izan, eta departamendu bakar batean ezin da 50 sinadura baino gehiago jaso.

Le Pen eskuin muturreko buruak, orain dela bost urte bezala, sinadurak jaso ez zitzan eragozpenak jarri dizkiotela salatu du.

Hark ez ezik, 500 sinadura lortuak dituzte Nicolas Sarkozyk (UMP, eskuina), Segolene Royalek (PS, sozialista), François Bayrouk (UDF, zentroa), Marie-George Buffetek (PCF, ezkerra), Philippe de Villiersek (MPF, eskuin tradizionalista eta subiranozalea) eta Gerard Schivardik (Langileen Alderdia).

1974. urteko Presidentetzarako bozen ondoren finkatu zuten neurri hori, lehiakideen kopurua nolabait mugatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.