frantziako presidentzia hauteskundeak

Le Penek Sarkozyren aldeko botoa eska dezake, Legebiltzarreko bozetan babesa jasotzearen truke

Fronte Nazionaleko presidenteak gaur esan du UMPko hautagaiak edo PSko François Hollandek irabazita ere, agintea  Europako Batasunaren "diktaduraren menpe" egongo dela.

2012ko apirilaren 26a
10:53
Entzun

Marine Le Pen Frantziako FN Fronte Nazionaleko presidenteak gaur adierazi du Nicolas Sarkozy UMPko hautagaiari babesa eman diezaiokela, hark ekainean izango diren Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeetan FN babesten badu. 

"Espero dut Sarkozyk eta Copek [UMPko idazkari nagusiak] argitzea Legebiltzarreko hauteskundeetan FNren eta alderdi sozialistaren artean lehia badago, hautatua zein izatea gustatuko litzaieken", adierazi du RTL kateari emandako elkarrizketan.

Hala ere, Le Penek ohartarazi du Sarkozy eta PSko François Hollande presidente izanda ere, agintea Europako Batasunaren "diktaduraren menpe" egongo dela. Hollandek atzo Europa berri bat proposatu zuen, populismoaren aurka.

"Ez da presidentziarik egongo, Europako Batasunaren menpeko gestio ahul bat baizik", esan du.

Eskuin muturra, erabakigarri

Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulian botoen %17,9 lortu zuen FNk, Sarkozyren eta Hollanderen atzetik. Eskuin muturreko boto-emaileak bihurtu dira bi hautagaien artean balantza alde batera edo bestera desorekatu dezaketenak. Maiatzaren 6an izango da bigarren itzulia.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.