Le Penen eta Melenchonen arteko borroka barruti berean

2012ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Hauteskunde kanpainan protagonismo handia hartu du Marine Le Pen Fronte Nazionaleko buruaren eta Jean-Luc Melenchon Ezkerreko Fronteko liderraren arteko buruz burukoak. Izan ere, biak barruti berean aurkeztu dira, Henin-Beamonten, Frantzia iparraldean. Bata ala bestea aulkirik gabe geratuko da Asanblea Nazionalean, eta elkarri bidali dizkioten mezuek tentsioa areagotu dute. «Demokraziaren oka» izatea egotzi dio Le Penek, «Kubaren diktaduraren eta Txinaren alde egiten duelako». Hamabost urte igaro eta gero, FNk legebiltzarrera itzuli nahi du, eta presidentetzarako bozetan izandako emaitza onak aprobetxatuta. Baina Melenchonek ere emaitza ona lortu zuen, laugarren postuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.