Lega Nordeko buruak dimisioa eman du Italian
ERROMA. Umberto Bossi Lega Nord alderdiko idazkari nagusiak dimisioa eman du, legez kanpoko finantzaketaren inguruko eskandaluagatik. «Hanka sartzen duenak ordaindu egin behar du», esan du Bossik alderdiko Batzorde Federalean. Dimisioa alderdiaren onurarako eman duela ere esan du. Lega Nordek esan du alderdia «garbitzeko» kontu ikuskatzea egingo duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu