Irakeko Legebiltzarreko presidente izango da Hachim Hasani sunita. Hirugarrenean lortu zuten adostasuna legebiltzarkideek herenegun egindako bozetan.Urtarrileko hauteskundeak geroztik bitan egin zuten bozketa eta ez zuten adostasunik lortu. Behin legebiltzarreko presidentea aukeratuta, bihar Irakeko presidentea eta bi presidenteordeak hautatzekoak dira legebiltzarkideak .
Erresistentzia, bien bitartean, erasoak egiten jarraitzen du. AEB Ameriketako Estatu Batuetako Armadak bi mila preso irakiar inguru giltzapetuta dituen Abu Graibeko espetxearen kontra, ildo horretan, bi eraso egin dituzte azken egunotan. Ekintzaile suizida batek auto-bonba leherrarazi etabost zibil zauritu zituen atzo kartzelaren aurrean. Larunbata arratsean izan zen oldarraldian, berriz, 44 soldadu estatubatuar eta 12 preso zauritu izan ziren. Lehen erasoa behintzat, Abu Mussab al-Zarkauiren ekintzaile taldeak hartu zuen bere gain. Urtarrilaren 30ean egin ziren Legebiltzarrerako hauteskundeetatik bi hilabete igaro direnean, presidentea aukeratzea lortu zuten herenegun bertan ordezkatutako indar politiko ezberdinek. Irakeko Alderdi Islamistako eleduna den HachimHassani sunita hautatu zuten diputatu irakiarrek, negoziazio luze eta neketsuen ondorioz. Irakeko behin-behineko presidente Iad Alauiren gobernuan Industria ministro kargua du Hasanik. Legebiltzarreko saioan parte hartu zuten 230 kideetatik 215ren aldeko botoak jaso zituen orotara 275 legebiltzarkide daude. Legebiltzarreko bi presidenteordeak ere hautatu zituzten: Hussein Shahristani xiita (157) eta Aref Taifur kurdua (96). Bihar, aldiz, urrats bat gehiago egingo da normalizazio politikoaren bidean, izan ere, Presidentetzako Kontseiluaren hiru kideak aukeratuko ditu Legebiltzarrak. Presidentetzako Kontseilua herrialdeko presidenteak eta bi presidenteordek osatuko dute. Onartuta izateko, hiru diputatutatik biren botoa eskuratu beharko dute.Presidentetzako Kontseiluak, alta, aho batez izendatu beharko du lehen ministroa eta honek bi asteren barru osatu beharko du gobernua. Boterea etnia eta indar politiko guztien artean orekatzeko asmoa dagoela aintzat hartuta Jalal Talabani kurdua aukeratu dezakete presidente kargurako. Bi presidenteordeei dagokienez, berriz, Adel Abeld Mehdi xiita izan liteke eta bestea suniten artean aukeratuko dena, Ghazi al-Jauar jarduneko presidentea, agian.
Bi eraso Abu Graiben
Ekintzaile suizida batek, bestetik, gidatzen zuen autoa zartarazi zuen atzo goizean hiriburutik hurbil dagoen Abu Graibeko espetxearen aurrean. Ekintzailea hil eta bost zibil zauritu ziren erasoan. Ekintzailearen xedea, antza, espetxea zaintzen duten soldadu estatubatuarren aurka egitea zen. Joan den larunbata arratsean, berriz, 60 gerrillariek oldar egin zioten presondegiari. Hogeitamar Katyusha kohete bota zituzten lehenik espetxearen kontra, tiroka hasi aurretik.
AEBetako Armadak atzo zabaldutako oharraren arabera, 44 soldaduk eta 12 presokzauritu ziren erasoan. Horietako batzuk larri daudela jakinarazi zuten. Al Kaeda talde islamista sarearen ustez ordezkari denAbu Mussab al-Zarkauiren taldeakhartu zuen bere gain erasoa, herenegun. Interneten bidez zabaldutako oharrean Al Zarkauiren taldeak Abu Graiben giltzapetuta dauden 2.000 irakiarren artean emakumeak daudela salatzen zuen. AEBetako Armadak, ordea, gezurtatu zuen atzo emakume presoak daudenik.AEBetako Armadako beste bi soldadu hil dira, bestetik, erresistentziaren erasoetan azken orduetan. Bata joan den larunbatean hil zen Haditha hiriaren inguruan, leherketa baten ondorioz, eta bestea, aldiz, Beiji herritik hurbil, bonba batek eztanda egitean baita ere. Iraken okupazioa abiatu zenetik jada 1.533 lirateke herrialdean hil diren soldadu estatubatuarrak Associated Press berri agentziak egindako zenbaketaren arabera. 2003. urteko martxoan abiatu zen okupazioa.
IRAKEKO OKUPAZIOA. LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK
Legebiltzarra bihar da Gobernuko presidentea aukeratzekoa
Jalal Talabani kurdua da faborito presidente kargurako; hiru diputatutik biren botoa eskuratu beharko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu