EGIPTO

Legebiltzarra junta militarraren eskuetan utzi dute Egipton

Konstituzio Auzitegiak Legebiltzarra desegiteko agindua eman du eta, bertan behera utzi du Ahmed Xafik Mubaraken ministro izandakoa hauteskundeetatik kanpo uzten zuen legea. Igandean Egiptoko presidentetzarako bozen bigarren itzulia izango da. 

2012ko ekainaren 14a
18:41
Entzun

Egiptoko Konstituzio Auzitegiak Legebiltzarra desegiteko agindua eman du eta, beraz, junta militarraren eskuetan gelditu da boterea. Diputatuen herena indargatzearen ondorioz hartu du erabakia auzitegiak. Urtarrilean osatu zuten legebiltzarra. 508 diputatuk osatzen dute. 

Bestalde, Bakartze Politikoko Legea konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Konstituzio Auzitegiak. Horrela Ahmed Xafik hautagaiak Egiptoko presidentetzarako bozen bigarren itzulian parte hartzeko aukera izango du.

Apirilean onartu zuen Legebiltzarrak lege hori eta Mubaraken erregimeneko kideei hauteskundeetan parte hartzea debekatzen zien. 

Hauteskundeen bigarren itzulia igandean egingo dute. Mohamed Mursi Anaia Musulmanen hautagaia eta Xafik Hosni Mubarak presidente ohiaren azken lehen ministro daude presidentetzarako bidean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.