Nepalgo Parlamentuak Konstituzioa erreformatzea erabaki du. Monarkia indargabetu eta errepublika federalaren sorrera ekarriko ditu Konstituzio erreformak. Hala ere, Asanblea Konstituziogileak Legebiltzarrak hartutako erabaki berretsi egin beharko du, aldaketa horiek guztiak indarrean jarri aurretik.
Nepalgo alderdi politiko nagusiek iragan igandean akordioa lortu ondoren egin dute bozketa. «Nepal errepublika federal demokratikoa izango da», Konstituzioan sartzea hitzartu zuten iragan astean, eta atzo Parlamentuak onartu egin zuen.
Datorren urteko apirilean egingo dituzten hauteskundeetan hautatuko dituzte Asanblea Konstituziogileko kideak. Hain zuzen, asanblea osatu eta Parlamentuak onartutako Konstituzio zuzenketa egingo dutela uste dute. Iragan irailean maoistek Gobernua utzi zuten, errepublikaren aldarrikapena asanblea osatu baino lehenago egin zedin eskatzeko xedez.
Legebiltzarrak Nepal errepublika federal bihurtzea erabaki du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu