mundua

Legebiltzarreko gehiengo osoa galdu dute sozialistek Portugalen

Bozen %36,5 eskuratu ditu Alderdi Sozialistak eta %29 Alderdi Sozialdemokratak. Jose Socratesek lehen ministro izaten jarraituko du.

2009ko irailaren 28a
16:43
Entzun
Atzo egin zituzten Legebiltzarreko bozak Portugalen eta inkestek zioten bezala, Alderdi Sozialistak orain arte zuen gehiengo osoa galdu du. Orain arte zituzten 121 diputatutatik 25 galduko dituzte.

Hala ere, hauteskundeetako emaitza hoberenak sozialistek lortu dituzte botoen %36,5 eskuratuta eta beraz, Jose Socrates Portugalko lehen ministroak karguan jarraituko du. Alderdi Sozialdemokrata bigarren postuan kokatu da botoen %29rekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.