Egiptoko Legebiltzarrean saioak bertan behera uztea erabaki dute iazko hauteskundeetako emaitzak berraztertu arte. Joan den azaroan eta abenduan egin zituzten parlamenturako bozak, baina salaketa asko izan dira Hosni Mubarak presidentearen alderdiko hainbat legebiltzarkidek iruzurra egin zutelakoan.
Atzo bertan Legebiltzarreko Asanbladako idazkari nagusiak, Fathi Sururrek, auzitan diren legebiltzarkideen izenak eskatu zituen. Legebiltzarkideok aztertu eta ekinbideak bidezkoak direla erabakitzen den barrutietan bozetara deituko dutela esan du Sururrek. Apelazio Auzitegiak dagoeneko 120 diputaturen hautaketa bota du atzera, eta guztira486ren kontrako salaketak ikertuko dituzte. Salaketok «lehenbailehen» aztertzeko eskatu duSururrek.
Joan den azaroaren 28an egin zen lehen itzuliaren emaitzak jakitean Anaia Musulmanak eta Al Wafd alderdiak, oposizioko bi indar nagusiek, bigarren itzulian ez lehiatzeko erabakia hartu zuten.
Boikota
Anaia Musulmanek 2005eko bozetan 88 hautetsi lortu zituzten, eta lehen txandako emaitza ofizialen arabera, hautetsi bakar bat ere ez zuen lortu. Anaia Musulmanen 1.400 kide edo jarraitzaile baino gehiago atxilotu zituzten hauteskunde egunaren aurretik. Errepresioa izugarria izan zen hainbat egunetan.
Al Wafd indar laikoak ere lehiatik kanpo geratzea erabaki zuen. Lehen itzulian ustez izandako iruzurra eta kanpainako indarkeria giroa salatu zituen. Al Wafdek sei hautetsi baino ez zituen diputatuen ganberan. Oraingoetan, berriz, 78 hautagai aurkeztu zituen, eta bi soilik hautatu zituzten lehen itzulian.
Mohamed el Baradei oposizioko buruzagi indartsuenak hauteskundeei boikot egiteko hasieratik eskatu zuen, prozesua bera usteldua zegoelako. Hain zuzen, datozen bozetan presidentegai aurkerzteko oposizioak egin zion eskaeri jarritako baldintzetako bat izan zen boikota, baina hasieran Anaia Musulmanek aurrera egitea erabaki zuten.
Protestak herrialde arabiarretan
Legebiltzarreko jarduna bertan behera utzi dute iruzurra argitu arte
Iazko azaroko bozetan hautatutako Mubaraken aldeko legebiltzarkideak ikertu arte ez dute saiorik egingo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu