News of the World egunkariak ustez egindako legez kanpoko entzuketak parlamentuak iker ditzan. Hori eskatu du David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak. Bi ikerketa eskatu ditu Cameronek: bat, kasuan nahastuta dauden hedabideak ikertzeko; bestea, 2007ko ikerketetan Poliziaren porrota argitzeko.
2005eko uztailaren 7ko atentatuaren biktimek ere entzuketa ilegalak jasan ote dituzten ikertzen ari da Londresko Polizia Metropolitarra. «Jada ez gara politikari edo ospetsuez ari. Gertatzen ari dena nazkagarria da», esan du Cameronek.
2007an egin zuen eztanda legez kanpoko entzuketen kasuak. Egindako ikerketen arabera, hainbat ospetsu eta politikari zelatatu zituzten legez kanpo. Poliziak langile batzuei leporatu zizkieten entzuketak, euren kontura aritzen zirelakoan. Orain, ordea, berriro ireki behar izan dute auzia.
Legez kanpoko entzuketak iker ditzan eskatu dio Cameronek parlamentuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu