Grezian Legebiltzarrerako hauteskundeak egin dituzte gaur, eta lehen datuen arabera Demokrazia Berria alderdiak ez luke gobernatzeko gehiengo nahikoa izango, ezta PASOK alderdi sozialistaren babesarekin ere.
Demokrazia Berria alderdiak botoen %22,22 jaso du Barne Ministerioaren lehen datuen arabera. PASOKek %15,11 lortu du, eta bi alderdien artean ez dira iristen gobernatzeko beharrezkotzat jotzen den %38a.
Bi alderdiek, ordea, beste hauteskunde batzuetara deitzea baztertu dute.