TURKIA

Lehen ministro kargua eta AKPren buruzagitza utziko ditu Davutogluk

Justizia eta Garapenaren Alderdiak ezohiko kongresua antolatu du maiatzaren 22rako, eta orduan utziko du kargua.

Ahmet Davutoglu. STR / EFE
2016ko maiatzaren 5a
08:39
Entzun

Recep Tayipp Erdogan Turkiako presidentearen eta Ahmet Davutoglu lehen ministroaren arteko desadostasunak daude bigarrenaren erabakiaren muinean. Turkiako sistema politikoa presidentzialismorantz eramateko bidea egiten ari da Erdogan, eta horren kontra azaldu da Davutoglu; hori horrela, espero da Erdoganen gertuago dagoen hautagai bat izatea Justiziaren eta Garapenaren Alderdiko buru.

"Inoiz ez dut kargu bat, ministro edo lehen ministro izatea eskatu. Adostasunez heldu nintzen kargu horietara. Ez badago adostasunik, ez naiz hautagai izango", azaldu du Davutogluk Ankaran eginiko agerraldi batean. Gainera, argitu du AKP Turkiako alderdi nagusiko presidentetza uzteak lehen ministro kargua ere uztea eragingo duela: "Gauza bat esan nahi diet (iazko) azaroaren 1ean bozkatu zigutenei. Saiatu gara zuen eskubideak defendatzen. Nire txanda lau urtera irotso ez bada. ez da nire erabakia izan; agindu baten emaitza da".

 

Bi aste barruko kongresuan, Davutogluk ez du bere hautagaitza aurkeztuko: "Ziur egon nahi dut kideak nirekin daudela, eta alderdiaren buruzagitzaren azken bileran ikusi nuen ez dela horrela. Horregatik erabaki dut hautagai gisa ez aurkeztea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.