Protestak herrialde arabiarretan

Lehen ministroa kargutik kendu du Jordaniako erregeak, protestengatik

Erredakzioa
2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Urte hasieran herrialde arabiarretako matxinadei jarraiki Jordanian ere manifestazio jendetsuak lehertu zirenean, Abdula II.a erregeak Maaruf Baakhit izendatu zuen lehen ministro, haren agintepean erreforma politikoak eginen zirela hitz emanez. Urte osoan manifestazioak ez dira itzali, ordea, eta iragan igandean parlamentuko gehiengoak Baakhit kargutik kentzeko eskatu zuen, aldaketak gauzatzeko «ezgaia» izan delakoan. Abdula II.ak eskaria gauzatu zuen atzo.

Baakhiten ordezkoa Aun Khasuane Nazioarteko Zigor Auzitegiko epailea izanen da.

Monarkiaren eskumenak

Jordaniako protestetan ez dute monarkiaren zilegitasuna zalantzan jarri, baina haren hainbat eskumen parlamentura igortzea eskatu dute; bertzeak bertze, lehen ministroa izendatzeko ahalmena. Halakorik ez da bete oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.