Tahrir plazan elkarretaratu ziren herritarren aldarrikapenetako bat aintzat hartuta trantsiziorako bidean beste pauso bat eman dute Egipton; Ahmed Shafik lehen ministroak dimisioa eman du. Oposizioak begi onez hartu du erabakia, ezen erregimenaren izenetako bat zen Shafik —diktadoreak boterea utzi aurretik izendatutako exekutiboaren burua—.
Anaia Musulmanak, Urtarrilaren 25eko Gazteen Koalizioa eta Aldaketarako Asanblea Nazionala bat etorri dira erabakia txalotzeko orduan, baina iraultzan egindako beste aldarrikapenak ez dituztela ahaztuko ohartarazi dute. Oposizioaren beste eskaerak dira Salbuespen Legea bertan behera uztea, Konstituzioa erreformatzea, hauteskundeetara deitzea eta preso politikoak askatzea. Teknokratez osatutako trantsizio gobernu bat eratzea ere ezinbestekotzat jotzen dute demokrazian aurrera egiteko. Armadaren Kontseilu Gorenak bide horri ekiteko asmoa erakutsi du herritarren artean babes zabala duen lehen ministro bat izendatuta.
Essam Sharaf izango da aurrerantzean lehen ministro eta bere lehentasuna orain diktadura garaiko ministroak kargutik kentzea eta talde berri bat osatzea izango da. Sharak Hosni Mubaraken garaian ministro izan zen bi urtez, baina dimisioa eman ondoren hezkuntzara bideratu zuen bere lana, eta, orduz geroztik, maiz kritikatu du erregimena, Tahrir plazako protestekin bat egiteraino. Armadaren aurrean karguari zin egin ondoren, plazara gerturatzekoa da.
Protestak herrialde arabiarretan
Lehen ministroaren dimisioa begi onez hartu dute Egipton
Shafik erregimenaren aurpegietako bat zen; Mubarakek izendatu zuen lehen ministro boterea utzi aurretik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu